Ortodoncia

Ortodontzia

Ortodontzia, hortzen eta hezurren posizioa zuzentzeaz arduratzen den espezialitate odontologikoa da, posizio okerrean daudenean.

Ohiko bisitei esker, garaiz antzeman daiteke hortzei edo masailezurrei eragin diezaiekeen edozein arazo, eta, horrela, zuzendu.

Kasu gehienetan, ortodontziaren helburua aurpegiko estetika hobetzea eta hortzen
malposizioak zuzentzea da.

Ortodoncia
Hala ere, beste kasu askotan, hortzen malposizioak hainbat arazo sor ditzake, hala nola janari metaketa eta periodontitisa. Ganera, artikulazio tenporomandibularreko disfuntzioak, tentsioa mastekatzeko muskuluetan eta minak lepoan, sorbaldetan eta bizkarrean, besteak beste.

Irribarre polit eta atseginak autoestima hobetzen laguntzen du, adina kontuan hartu gabe. Teknologia berriek lehen oso zailak ziren edo pazientearen laguntza handia eskatzen zuten tratamenduak errazten dituzte. Bai haur zein helduentzako aukera ortodontikoak bide luzea egin dute azken urteotan eta horiei bideratutako alternatiba estetiko ugari daude, esaterako, INVISALIGN.

 

INVISALIGN

Ortodoncia Invisalign

Invisalign ortodontzia teknika ikusezina da, hortzak zuzendu eta pazienteen irribarrea hobetzeko aukera ematen duena. Horretarako, lerrokagailu gardenak erabiltzen dira, modu pertsonalizatuan fabrikatuta hortzak jarrera egokia har dezaten pixkanaka.

Informazio gehiegorako: https://www.aligntech.es/es/Pages/FAQs.aspx

Ortodontzia-tratamenduak ezartzen duen muga bakarra pazienteak hortzetako euskarri ona ez izatea da. Horretarako, tratamendua hasi aurretik, enzia eta hortzen euskarria baloratu eta tratatu behar dira.

Hortzak beti mugituko dira. Gainera, memoria dute eta lehengo egoerara itzultzeko
joera izango dute. Horregatik, ortodontzia-tratamendu baten ondoren, ezinbestekoa
da atxikitzaileak erabiltzea eta programatutako kontroletara joatea. Horrela,
lortutako emaitzak mantentzen dira.

Bi atxikitzaile mota daude:

Ortodoncia Invisalign

Atxikitzaile finkoak

Ortodontzia Invisalign - Atxikitzaile finkoak

Hortzen barru aldetik jartzen diren metalezko barra txikiak dira. Janaria tartean pilatzeko aukera areagotzen du eta garbitzea zailagoa da. Hori dela eta, pazienteak egunero eraginkortasunez garbitu beharra du.

Kendu daitezkeen atxikitzaileak.

Ortodontia Invisalign - Kendu daitezkeen atxikitzaileak

Edozein momentutan kendu eta jarri daitezkeenak dira. Hortza guztiak estaltzeko atxikitzaile gardenak dira. Egunero 8 orduz erabiltzea komeni da.

Ortodontzia