Teknologia berriak
Kosta Hortz Klinikan gure pazienteak tratatzeko teknologiarik aurreratuenarekin lan egiteko konpromisoa hartu dugu. Itero Element 2, aho barruko eskanerra sartzearekin urrats sendoa eman dugu gure tratamenduen eraldaketa digitalerako.
ITERO 2 ELEMENT AHO BARRUKO ESKANERRA
Gailu elektroniko honek, aho barneko egitura anatomikoen koloretako 3D irudiak
zehatz-mehatz erreproduzitzen ditu. Horrela, dokumentu digitala sortu eta bertan lan egin
ahal izateko aukera ematen digu.
Irribarrea, hortzen forma eta kokapen zehatza digitalizatuta edukita, gauza zoragarriak egin ditzakegu:
- Tratamendu simulazio digitalak eta ortodontzia ikusezina.
- Alderatu hortzak denboran zehar. hau da; higadurak, posizio aldaketak, entziaren
atzeraldia kontrolatzea, etab. - Irribarrea digitalizatuta edukita, hortza batek haustura edo lesioren bat izanez gero,
aurreko egoera birsortu dezakegu. - Kalitate hobeko tratamendu egin ditzakegu, denbora gutxiagoan eta erosoagoak.
ABANTAILAK gure pazienteentzat:
- Denbora gutxiago
- Tratamenduen emaitza hobeak
- Erosotasuna pazientearentzat.
X-GUIDE
X-GUIDE teknologia, inplantea jartzeko 3D nabigazio dinamikoko teknika kirurgiko berritzaile bat da. GPS bidez profesionalari ebakuntza ia erabateko zehaztasunez laguntzen dio. Hortzetako GPS nabigazio dinamikoak, pazientearen hezurraren barnean nola lan egiten ari zaren ikusteko aukera ematen dizu monitorean uneoro. Inplantearen posizioa, angelua eta sakonera bezalako alderdiak denbora errealean kontrolatzeko gai izatea. Inoiz ikusi gabeko zehaztasuna.
TAC MORITA
X izpiak erabiliz, hortzen zein masailezurren kalitate handiko 3D irudiak lortzen dituen
aparatua da.
Gure Morita TAC-a merkatuan kalitate eta erradiazio baxuena duen gailua da.
Abantaila handiak eskaintzen dizkigu: Hortzetako eta ahoko patologien diagnostiko zehatza egitea; hala nola, hortzetako infekzioak eta fistulak, hausturak, etab. Ebakuntza konplexuen plangintza zehatza.
VDW-ren Gold RECIPROC endodontzia-motorra
Gold Reciproc motorrak endodontziak zehaztasun handiz egiteko balio du, motordun tresna mekanikoak eta agorre elektronikoen lokalizatzaile eguneratuenak konbinatzen baititu.
Sistema honek zirkuitu elektriko bat erabiltzen du erro-kanalen eta pazientearen ahozko ehunak zeharkatuz, sustraiaren amaieraren kokapen zehatza kokatzeko.
Motorraren biraketa-funtzio alternoak erro-kanalak modu seguru eta eraginkorrean prestatzea ahalbidetzen du.